| Lan taldea

Basa arquitectura Kooperatiba Sozietate Txikia enpresak arkitektura-estudio baten jarduera du, eraikuntza-proiektuak lantzen ditu, bai eraikuntza berrikoak, bai birgaitzeko lanenak bai hirigintzakoak. Baina lanbide honek gaur egun duen errealitatera egokitzeko modu berriak ere bilatzen ditu. Merkatuaren mekanismoak eta enpresa pribatuen eta publikoen funtzionamendua ezagutzen dugun bi profesional gaztek osatzen dugun lantalde bat gara.

BASA ARQUITECTURAk beste arkitektura-estudio batzuekiko lankidetza ere bilatzen du.
Sektore hau pairatzen ari den krisiari erantzuteko, arkitektura-estudioek langile-kopurua urritu dute; horrek ez du esan nahi unean uneko laguntzak behar ez direnik lehiaketetarako eta proiektuetarako sortzen diren aurkeztu beharrei erantzuteko. Horretarako, hain zuzen, gerta daitezkeen langile-falta horiek osatzeko ezinbesteko lankidetza eskaintzen du gure estudio honek. Arkitekto baten lankiderik hoberena beste arkitekto bat da beti, proiektu bakoitzaren asmoa ulertzeko gai izango baita eta hark dituen alderdi guztiak zainduko baititu.

arquitectos donostia-san sebastián arquitectos donostia-san sebastián

BASAARQUITECTURA

bezeroa | pribatua

es | eu

Pasai San Pedro Hiribidea 19. Zkia. 14. Bulegoa 20017 Donostia

basa.arquitectura@gmail.com 843 980 138 | 646 904 724 | 637 188 614