| Kalitatea

ESTUDIO BASA ARQUITECTURA Kooperatiba Sozietate Txikiaren zuzendaritzak, bere jarduera guztietan kalitate-maila on bat lortzeko asmoz, eta ingurumenaren babeserako ekimenetan elkarlanean jardun beharraz jakinaren gainean dagoenez, bere jarduera etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen du, jarduera-printzipio hauetan oinarrituz:

- Bezeroak pozik uztea, haien premietara egokituz eta proiektu bakoitzerako ingurumenari dagokionez ongi letozkeen hobekuntzak proposatuz.¬
- Aplikagarri diren legezko eskakizunak eta Estudioak izenpetu dituen beste eskakizun batzuk betetzen direla begiratzea.

- Etengabeko hobekuntza eta kutsaduraren prebentzioa ziurtatzea eraikinaren bizialdiaren ziklo guztian.

- Estudioa osatzen duten partaideei beren jarduerak egoki burutzeko behar duten esku-hartze maila, formazioa eta baliabide teknikoak bermatzea. Kide guztien giza garapena eta garapen profesionala bultzatzea.

- Baliabide naturalak zentzuzko modu batean erabiltzea, haien kontsumoa urritzeko.

- Eraikinak diseinuan eta garapenean oinarrituz hobetzea, ingurumenari dagozkion alderdiak ongi ezagutuz, ingurumenari dagozkion eraginak eraikinaren bizialdiaren ziklo batetik bestera atzeratzea saihestuz.

- Bezeroen premiei eta sektorean gertatzen diren aldaketei aurrea hartzen dakien eta denboran luzaro irauteko asmoa duen enpresa-proiektu gogoberogarri bat eskaintzea interesaturik dauden alderdi guztiei.

BASAARQUITECTURA

certificación ISO 9001

cliente | privado

es | eu

Avenida de Pasajes San Pedro 19. Oficina 14 20017 Donostia-San Sebastián

basa.arquitectura@gmail.com 843 980 138 | 646 904 724 | 637 188 614