| Beste Zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk:

ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAGIRIA.

ERAIKINAREN LIBURUA, obra berrietarako eta eraikin eraiki berrietarako derrigorrezkoa. Eraikuntzaren Ordenamendu Legearen 7. artikuluaren arabera, eraikuntza-eragileak egindako obraren dokumentazio bat emango die eraikinaren azkeneneko erabiltzaileei; Eraikinaren Liburua du izena, eta eduki hauek izango ditu: – Eraikinaren onarpen-akta. – Eraikuntza-prozesuan parte hartu duten eragileak zehazten dituen zerrenda. – Eraikina eta berorren instalazioak erabiltzeko eta mantentzeko jarraibideak, aplikatzekoa den araudiaren arabera. – Proiektua, obrak egin bitartean izandako aldaketak, halakorik izan bada, eraikuntza-eragileak behar bezala onarturik, bertan jasota.

AUTOBABESERAKO PLANAK edota LARRIALDIETARAKO ETA HUSTEKO PLANAK, eta hustuketarako informazio-planoetako seinaleen diseinua. Oraindik aspaldi ez dela onartu da 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, jarduera, zentro edo establezimendu jakin batzuei eska dakizkiekeen larrialdiei aurre egiteko autobabeserako betebeharrak arautzen dituena, eta EAEan kokatuta dauden eta I. Eranskinean agertzen diren jarduera guztiei aplikatzekoa dena; jarduera horien artean daude, besteak beste: – Industria-jarduerak, biltegi-jarduerak eta ikerketa-jarduerak. – Garraio-azpiegiturazko jarduerak. – Energiari eta azpiegiturei dagozkien jarduerak. – Ikuskari publikoei dagozkien jarduera keta jolas-jarduerak. – Osasun-jarduerak. – Irakaskuntza-jarduerak. – Bizitoki-jarduera publikoak.

TXOSTENAK, IRIZPENAK ETA ZERTIFIKATUAK

Txosten bat aztertzen den gaiari dagokionez eraikinetan ikusten diren zirkunstantzien idatzizko adierazpena da, azalpen tekniko, ekonomiko eta gainerakoekin. Irizpena, Arkitektoak aztertzen den gaiari dagokionez, txostenean oinarrituz justifikatuta, ematen duen iritziaren idatzizko adierazpena da. Zertifikatua, berriz, eraikinari edo lurzoruari dagokion gertaera edo zirkunstantzia bat egiazkoa dela ziurtatzen duen dokumentua da.

BASAARQUITECTURA

bezeroa | pribatua

es | eu

Pasai San Pedro Hiribidea 19. Zkia. 14. Bulegoa 20017 Donostia

basa.arquitectura@gmail.com 843 980 138 | 646 904 724 | 637 188 614