| ITEs

EAT Eraikinen azterketa teknikoa

Eraikinek ere badute beren IAT berria, beren segurtasun- eta kontserbazio-egoera egiaztatzeko. EATa eraikinaren begizko ikuskatze bat da; ikuskatze horren ondoren eraikinaren egoerari eta bizitzeko egokitasuna, segurtasuna eta kontserbazio egokia ziurtatzeko behar dituen esku-hartzeei buruzko txosten bat erredaktatzen da.
 EATa bizilagun- eta etxejabe-elkarteek eraikinak egoera onean edukitzeko, eta hala hirugarrengoen segurtasunerako arriskuak ekiditeko ardura har dezaten bultzatzeko prebentzio-neurri gisa hartzen da.

EATa derrigorrezkoa da eraikin katalogatuentzat edo 50 urtetik gorako eraikinentzat, 2006ko Lurzoruaren Legearen arabera, eta ezinbesteko baldintza izango da berritze-lanak egiteko eta dirulaguntzak eskatzeko. EATak berak ere Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen mende daude. EATa balioduna izan dadin, arkitektoen elkargoak onetsia eta udaletxean kopia bat aurkeztua izan behar du.

EATa erredaktatzeko gutxi gorabeherako epea hilabete batekoa izango dela begiz jotzen da, baina eraikinaren tamainaren araberakoa izan daiteke. Aurrekontua onartzen denetik aurrera, honela da EATa erredaktatzeko prozesua:

BASA ARQUITECTURAk eraikinera egiteko bisiten planning bat egiten du, etxejabeen elkarteko kideei etxebizitzak eta lokalak banan-banan bisitatzeko hitzorduak emanez. Etxejabeek galdetegi bati erantzun beharko diote, eta galdetegi horrek eraikinaren osasunari buruzko informazioa emango digu. BASAk EATa erredaktatuko du eta EHAEOri (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialari) bidaliko dio, onespena eman diezaion.

BASAARQUITECTURA

bezeroa | pribatua

es | eu

Pasai San Pedro Hiribidea 19. Zkia. 14. Bulegoa 20017 Donostia

basa.arquitectura@gmail.com 843 980 138 | 646 904 724 | 637 188 614