| Gestion

Proiektuen eta obren kudeaketa: Project management

Basa arkitekturak PROIEKTUEN ETA OBREN KUDEAKETA zerbitzua eskaintzen die eraikinen jabeei edo obren eragileei, enpresa honek bere gain hartzen duelarik, haien izenean, haien interesak zainduz, obra egiteko kostuen eta epeen berrikusketa, obran parte hartzen duten eragile guztien koordinazioa, administrazioaren baimenen eta izapideen jarraipena egitea, besteren artean. Basak epeak zehazten dituen programa bat finkatzen du eta obrak edo proiektuak behar dituen administrazio- eta burokrazia-izapide guztiez arduratzen da: lotuneak eskatzea, baimenak eskatzea, kanpoko agenteekiko kontratuak kudeatzea… Horrez gainera, eraikuntza-enpresen eskaintzak konparatzen ditu, eta eraikuntzaren kalitatea gutxitu gabe kostuak proiektuaren zein puntutan doitu daitezkeen aztertzen du.

BASAARQUITECTURA

bezeroa | pribatua

es | eu

Pasai San Pedro Hiribidea 19. Zkia. 14. Bulegoa 20017 Donostia

basa.arquitectura@gmail.com 843 980 138 | 646 904 724 | 637 188 614